Itxi

Txapeldunen Liga

1-3 Stamford Bridgen

Atleticok Chelsea gainditu eta Real Madril izango du aurkari finalean

Erredakzioa

Simeoneren taldeak 40 urte itxaron behar izan ditu Txapeldunen Ligako finalera bueltatzeko (1974an Bayern Munichen aurka galdu zuten). Final handia maiatzaren 24an jokatuko da, Lisboan.

1:41

Atletico Madrilek Txapeldunen Ligako finala jokatuko du 40 urteren ondoren, finalaurrekoan Chelsea 1-3 mendean hartuta. Adrian Lopezek, Diego Costak eta Arda Turanek egin dituzte golak Stamford Bridge estadioan jokatutako partidan.

Lehen gola, hala ere, Mourinhoren taldeak egin du. Fernando Torres izan da golegilea, area barrutik egindako erremate baten bidez. Fuenlabradako jokalariak ez du gola ospatu, Atleticoko jokalaria izan zelako. Baina zuri-gorrien erantzuna handik gutxira iritsi da. Juanfranen jokaldi bikaina Adrianek aprobetxatu du atsedenaldiaren atarian berdinketa lortzeko.

Bigarren zatian, Simeoneren taldea eroso aritu da eta partida erabakita uztea lortu du. Diego Costak bigarren gola egin du Eto'ok egindako penaltia aprobetxatuta, eta Arda Turanek hirugarrena sartu du, taldeak egindako jokaldi eder batean.

Gauzak horrela, Atléticok Txapeldunen Ligako finala jokatuko du 40 urte geroago (1974an Bayern Munichen aurka galdu zuten). Real Madril izango da koltxoneroen aurkaria, maiatzaren 24an, Lisboan.

Fitxa teknikoa:

CHELSEA: Schwarzer; Ivanovic, Cahill, Terry, Cole (Eto'o, 54. min); Willian (Schurrle, 77. min) Ramires, David Luiz, Azpilicueta, Hazard y Torres (Ba, 67. min).

ATLÉTICO MADRIL: Courtois; Juanfran, Godín, Miranda, Filipe; Mario, Tiago, Koke, Arda (Cebolla Rodríguez, 83. min); Adrián (Raúl García, 66. min) y Diego Costa (Sosa, 76. min).

GOLAK: 1-0, 36. min, Fernando Torres. 1-1, 44. min, Adrián. 1-2, 60. min, Diego Costa. 1-3, 72. min, Arda Turan.