Itxi

Txapeldunen Liga

Txapeldunen liga

40 urteren ostean, Atletico Madrilek finala jokatuko du

Elena Etxebarrieta

Simeoneren gizonek 1 eta 3 azpiratu zuten Mourinhoren Chelsea, eta finalean Real Madrilen kontra neurtuko dituzte indarrak.

1:41

Simeonek bere gizonei ematen dien garraz blai irten ziren zuri-gorriak Stamford Bridgeko berdegunera. Dena den, Chelsearena izan zen lehen kolpea. Fernando Torresek sartu zuen gola eta zortzi minutuz Lisboako finaletik kanpo utzi zuen Atletico. Ez zuen gola ospatu, baina ez zekien kalte egin beharrean, tanto horrek zuri-gorriak suspertuko zituenik. Orduantxe hasi zen koltxoneroen bakanala. Adrianek, Simeonek partida honetan egindako apustuak, berdinketa ezarri zuen. Orain arteko beste guztian bezala, Cholok asmatu egin zuen erabakiarekin. Psiologikoki golak Chelsea akabatu zuen, bigarren zatia erabat kontrolpean izan baitzuen Atleticok.

Atleticoren denboraldi bikainaren bi zutoinak, Courtois eta Diego Costa, sendo azaldu ziren beste behin. Atezain belgikarrak, katua bailitzan, behin baino gehiagotan salbatu zituen madrildarrak eta brasildarrak ez zuen hutsik egin Eto´ok berari egindako penaltia gauzatzean. Horrekin konforme ez, eta Atleticok azken pintzelkada eman nahi izan zion bere artelanari Arda Turanen bitartez.

Atleticok 40 urte itxaron behar izan ditu txapeldunen ligako finala berriro jokatzeko. Oraingoan Real Madril auzokoa izango du aurkari.