Txapeldunen Liga
Asteartean
Ibrahimovicek ez du Barçaren aurka jokatuko
Erredakzioa
Suediarrak orpoan dauka mina eta ezin izango du bere talde ohiaren aurkako partidan parte hartu.
-
Zlatan Ibrahimovic PSGko jokalaria. Argazkia: EFE
Zlatan Ibrahimovic PSGko aurrelariak ezin izango du FC Bartzelonaren aurkako partida jokatu (Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldia).
Suediarrak orpoan dauka mina eta ez du ligako azken bi partidetan parte hartu (Caenen eta Toulousen aurka). Azken unera arte zalantza izan da, baina azkenean ezin izango du bere talde ohiaren aurka jokatu.
Gauzak horrela, Javier Pastorek ezkerretik jokatuko du eta Edinson Cavanik zelaiaren erdialdean.