Txapeldunen Liga
Asteartean
Erroma eta Bayern, E multzoko lidergoaren bila
Erredakzioa
Astearte honetan multzoen faseko hirugarren jardunaldia jokatuko da E, F, G eta H multzoetan.
-
Pep Guardiola, Bayerneko entrenatzailea. Argazkia: EFEE
Astearte honetan multzoen faseko hirugarren jardunaldia jokatuko da Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetan. Bayernek eta Erromak elkarren aurka jokatuko dute, E multzoko lidergoaren bila.
F multzoan, garaipena du helburu PSGk APOELen aurka, lidergoari eusteko asmoz. Zlatan Ibrahimovic eta Ezquiel Lavezzi jokalariek lesionatuta jarraitzen dute.
G multzoan, Maribor hartuko du Chelseak. Ingalaterrako taldea da liderra, lau punturekin, baina astearteko hitzordurako Diego Costaren baja izango du.
H multzoan, azkenik, garaipena izango du helburu Athleticek Porton, eta Shaktar Donetskek BATE Borisovi egingo dio bisita.
ASTEARTEKO PARTIDAK
-E multzoa
CSKA Mosku - Manchester City 18.00.
Erroma - Bayern 20.45.
-F multzoa
APOEL Nicosia - Paris Saint Germain 20.45.
Bartzelona - Ajax 20.45.
-G multzoa
Chelsea - Maribor 20.45.
Schalke 04 - Sporting Lisboa 20.45.
-H multzoa
BATE Borisov - Shakhtar Donetsk 20.45.
Porto - Athletic Club 20.45.