Itxi

Txapeldunen Liga

Kanporatuak izan ondoren

Terryk zale bat harrapatu du autoarekin Interren aurka galdu ostean

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Chelseako kapitaina haserre zegoen bere taldea Txapeldunen Ligatik at geratu zelako eta zalea harrapatu ondoren aurrera jarraitu zuen.

Chelseako kapitaina den John Terryk ez zuen ondo hartu bere taldea Txapeldunen Ligatik at geratzea. Interren aurka 0-1 galdu zuen eta zelaitik irtetzerakoan zale bat harrapatu zuen autoarekin.

Terry zelaitik atera zen bere autoan kopilotu moduan bere emaztea zeramalarik. Irteeran zale multzo bat zegoen eta bat argazkiak ateratzen hasi zen. Ez zitzaion hori asko gustatu jokalari ingelesari eta azelaratu egin zuen aurrean zuen zalea harrapatuz.

Zalea harrapatu ondoren Terryk ez zuen nola zegoen galdetu ere egin eta bitan pentsatu gabe aurrera jarraitu zuen. Zaleak ez zuen ezer larririk izan zorionez.