Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenetako analisia

CSKA Mosku-Inter Milan: Partida taktikoa

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Bi entrenatzaileek oso gustuko dute baraien taldeek zelaian tokia ez galtzea.

Nyonen martxoaren 19an egin zen Txapeldunen Ligako final-laurdenetako zozketaren ondoren CSKA Moskuk eta Inter Milanek badakite elkarren aurka jokatu beharko dutela finalerdietan egon nahi badute.

Partida hau oso taktikoa izango da ziurrenik bi entrenatzaileek ondo eta asko lantzen baitute taktika. Arbeletan egongo da gakoa eta bietako batek ere ez du nahiko bere taldeak zelaian tokia galtzea.

Inter da faboritoa bere taldean kalitate eta esperientzia gehiagoko jokalariak dituelako, baina ez zaie ondo ematen Errusian jokatzea. Defentsan serio egotea izango da Interren helburua Maicon, Samuel, Lucio eta Zanetti bezalako jokalariekin. Erasoko lanean Sneijderrek aurreko biekin, Eto’orekin eta Diego Militorekin konektatzea izango du helburu.

CSKAk berari gehien interesatzen zaion erritmoan jokatzea nahiko du Sevillan egin zuen bezala. Talde honek duen ordena taktikoa ikaragarria da. Zelai erdiko bi piboteak defentsari laguntzeko daude eta ez aurrera joateko. Lau defentsekin batera zulo gutxi uzten dituzte. Erasorako, badituzte kalitate handiko jokalariak. Esaterako, Krasic, Dzagoev eta Necid aurrelaria.

Akats txiki batek erabaki dezake kanporaketa.

Bi taldeen oinarrizko hamaikakoak:

CSKA Mosku: Akinfeev; Schennikov, Vasili Berezutski, Ignashevich, Aleksei Berezutski; Krasic, Dzagoev, Honda, Aldonin, Mark Gonzalez eta Necid.

Inter Milan: Julio Cesar, Maicon, Lucio, Samuel, Zanetti, Cambiasso, Sneijder, Motta, Pandev, Eto''o, Milito.