Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (joanekoa)
Juventus-Bayern eta Arsenal-Bartzelona, gaur, Txapeldunen Ligan
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko bi parida handi izango ditugu ikusgai astearte honetan. Bi norgehiagokak 20:45ean hasiko dira.
-
Bayern Müncheneko jokalariak Juventus Stadiumean entrenatzen. Argazkia: EFE
Txapeldunen Ligak bi partida ikusgarri utziko dizkigu gaur. Final-zortzirenetako joaneko lau partida geratzen dira jokatzeke eta astea indartsu dator, zaleen gozamenerako.
Londreseko Emirates zelaian Arsenalek eta Bartzelonak jokatuko dute, 20:45ean; ordu berean, Juventus eta Bayern München lehiatuko dira Turineko Juventus Stadiumean.
Final-zortzirenetako joaneko partidak:
Asteartea, otsailaren 23a
Arsenal - FC Bartzelona (20:45)
Juventus - Bayern München (20:45)
Asteazkena, otsailaren 24a
Dynamo Kiev - Manchester City (20:45)
PSV - Atletico Madril (20:45)
Jada jokatu diren partiden emaitzak
PSG - Chelsea (2-1)
Benfica - Zenit (1-0)
Gent - Wolfsburg (2-3)
Erroma - Real Madril (0-2)
-2)