Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (itzulera)
Real Madril-Erroma eta Wolfsburg-Gent, astearte honetako partidak
Erredakzioa
Bi kanporaketak 20:45ean jokatuko dira. Madrileko taldeak 0-2 irabazi zuen joaneko partida eta alemaniarrek 2-3 irabazi zuten Belgikan.
-
Real Madrieko jokalariak Erromari sartutako bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Astearte honetan, martxoaren 8an, hasiko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulerako partidak Real Madril-Erroma eta Wolfsburg-Gent kanporaketekin. Asteazkenean beste bi kanporaketa jokatuko dira: Zenit-Benfica eta el Chelsea-PSG.
Santiago Bernabeun Real Madrilek abantailarekin ekingo dio itzulerako partidari, joanekoan 0-2 irabazi baitzuen Erromaren aurka. Partida, 20:45ean jokatuko da. Ordu berean, Wolfsburgek eta Gentek final-laurdenetarako txartela bilatuko dute. Alemaniarreak 2-3 irabazi zuten joaneko partida.
Asteazkenean, aldiz, beste bi kanporaketa izango dira jokoan. 18:00etan Zenitek eta Benficak jokatuko dute; Portugaleko taldeak 1-0 irabazi zuen joaneko norgehiagoka. Bestalde, 20:45ean, Chelsea-PSG neurketa jokatuko da Stamford Bridgen. Paris Saint-Germainek 2-1 irabazi zion Chelseari joanekoan.
Datorren astean, martxoaren 15ean eta 16an, jokatuko dira beste lau kanporaketak: Atletico Madril-PSV, Manchester City-Dynamo Kyiv, Bartzelona-Arsenal eta Bayern München-Juventus.
Final-zortzirenetako itzulerako partidak:
Asteartea, martxoak 8
Real Madril-Erroma (20:45)
Wolfsburg-Gent (20:45)
Asteazkena, martxoak 9
Zenit-Benfica (18:00)
Chelsea-PSG (20:45)
Asteartea, martxoak 15
Atletico Madril-PSV (20:45)
Manchester City-Dynamo Kyiv (20:45)
Asteazkena, martxoak 16
Bartzeelona-Arsenal (20:45)
Bayern München-Juventus (20:45)
uventus (20:45)