Itxi

Txapeldunen Liga

2. jardunaldia

Atletico Madril-Bayern Munich, asteazkeneko partida handia

Erredakzioa

Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldiko norgehiagoka jokatuko dute bi talde hauek Vicente Calderonen. Azpimarragarriak dira baita Borussia Mönchengladbach-Bartzelona eta Napoli-Benfica partidak.

  • Atletico Madril-Bayern Munich. Argazkia: EFE

    Torres eta Javi Martinez, iragan denboraldiko Atletico-Bayern partidan. Argazkia. EFE

Asteazken honetan Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte A, B, C eta D multzoetan murgilduta dauden taldeek. Partida guztiak, 20:45ean jokatuko dira.

Norgehiagoka guztien gainetik nabarmentzen da Atletico Madrilek eta Bayern Munichek Calderonen jokatuko duten partida. D multzoko lidertza dute jokoan. Bayernek 5-0 irabazi zion Rostovi lehen jardunaldian eta Atleticok 0-1 irabazi zion PSV Eindhoveni. Multzoko beste partidan Rostovek PSVren bisita jasoko du.

Beste partida hauek ere jokatuko dira: A multzoan, Ludogorets-PSG eta Arsenal-Basel; B multzoan, Besiktas-Dinamo Kyiv eta Napoli-Benfica; C multzoan, Borussia Mönchengaldbach-Bartzelona eta Celtic-Manchester City.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga