Txapeldunen Liga
3. jardunaldia
Sporting Portugal-Borussia Dortmund, astearteko partida handia
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako taldeek 3. jardunaldiko partidak jokatuko dituzte. Real Madrilek Legia Varsovia izango du aurkari. Bayer Leverkusen-Tottenham, lehia azpimarragarria.
-
Sporting Portugaleko jokalariak, entrenamenduan. Argazkia: EFE
Txapeldunen Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte E, F, G eta H multzoetako taldeek astearte honetan. Lehen itzulia osatuko dute.
Jardunaldiko partida aipagarriena Sporting Portugalek eta Borussia Dortmundek Lisboan jokatuko dutena da. F multzoko beste norgehiagokan Real Madrilek Legia Varsovia izango du aurkari.
Astearteko beste partida handietako bat E multzoko Bayer Leverkusen-Tottenham izango da. Multzo honetako beste partida CSKA Mosku-Monaco da. G multzoan Leicester-Kobenhavn eta Brujas-Porto norgehiagokak jokatuko dira. H multzoan, Dinamo Zagreb-Sevilla eta Olympique Lyon-Juventus.
trong>