Txapeldunen Liga
3. jardunaldia
Bartzelona-Manchester City, asteazkeneko partida handia
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko dute A, B, C eta D multzoetako taldeek. Camp Nouko norgehiagoka da azpimarragarriena.
-
Neymar, Suarez eta Messi. Argazkia: EFE
Asteazken honetan Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte A, B, C eta D multzoetako taldeek. Jardunaldi honekin lehen itzulia bukatu egingo da.
Partida guztien gainetik Bartzelona-Manchester City ageri zaigu. Camp Noun jokatuko da, eta C multzoko lidergoa izango dute jokoan. Barçak orain arte jokatutako bi partidak irabazi egin ditu; Cityk, aldiz, bat irabazi eta beste bat berdindu du. Pep Guardiola Camp Noura itzuliko da talde ingeleseko entrenatzaile gisa. Multzoko beste partida Celtic-Borussia Mönchengladbach izango da.
A multzoko partidak Arsenal-Ludogorets eta PSG-Basilea izango dira; B multzokoak, Napoli-Besiktas eta Dynamo Kyiv-Benfica; D multzokoak, Rostov-Atletico Madril eta Bayern Munich-PSV Eindhoven.
trong>