Txapeldunen Liga
Manchester City-Bartzelona, jardunaldiko partida handia
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldia jokatuko da astearte honetan eta Etihadeko norgehiagoka da azpimarragarriena. Atletico Madrilek Rostov izango du aurkari.
-
Guardiola eta Manchester City entrenamenduan. Argazkia: EFE
Astearte honetan jokatuko dituzte Txapeldunen Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldiko partidak A, B, C eta D multzoetako taldeek. Besiktas-Napoli lehiak irekiko du jardunaldia, 18:45ean.
Zalantza gabe Manchester City-Bartzelona da jardunaldiko partida handia. Barça da C multzoko liderra 9 punturekin eta City bigarren, lau punturekin. Multzoko beste partida Borussia Mönchengladbachek (3 puntu) eta Celticek (puntu bat) jokatuko dute.
A multzoan Ludogorets-Arsenal eta Basel-PSG partidak jokatuko dira. B multzoko lehiak Besiktas-Napoli eta Benfica-Dynamo Kyiv dira. D multzoan Atletico Madrilek Rostoven aurka jokatuko du Calderonen eta PSV Eindhovenek Bayern Munich izango du aurkari Holandan.
g> Holandan.