Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (joanekoa)
Sevilla-Leicester eta Porto-Juventus, asteazken honetan
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko azken bi partidak jokatuko dira asteazken honetan, 20:45ean.
-
Leicester. Argazkia: EFE
Asteazken honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako azken bi partidak, 20:45ean. Sanchez Pizjuan eta O Dragao estadioak izango dira bi norgehiagoka hauen eskenatokiak.
Sevillak Leicesterren aurka jokatuko du. Talde ingelesak Premier Leaguea irabazi zuen iragan denboraldian, baina aurten jaitsiera postuak ekiditeko lehian dabil Claudio Ranierik zuzentzen duen taldea. Asteazkeneko beste partidan Porto ezustekoa ematen saiatuko da Juventusen aurka.
aurka.