Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (itzulera)
Monako, City, Atletico eta Bayer Leverkusen, final-laurdenei begira
Erredakzioa
Asteazken honetan jokatuko dira final-zortzirenetako itzulerako partidak, 20:45ean. Manchester Cityk 5-3 irabazi zion Monakori joaneko neurketa; Atletico Madrilek, 2-4 Bayer Leverkuseni.
-
Final-zortzirenetako joaneko Manchester City-Monako partidako irudia. Argazkia: EFE
Asteazken honetan jakingo dugu zein bi taldek osatzen dituzten Txapeldunen Ligako final-laurdenak. Monako, Manchester City, Atletico Madril eta Bayer Leverkusen nor baino nor ariko dira hurrengo faserako sailkapenaren bila.
Vicente Calderon estadioan Atletico Madrilek Bayer Leverkusen izango du aurkari. Koltxoneroek 2-4 irabazi zuten joaneko neurketa. Bestalde, Luis II.a estadioan Monakok eta Manchester Cityk neurtuko dituzte indarrak. Cityk 5-3 irabazi zuen joaneko partida.
oaneko partida.