Txapeldunen Liga
Atariko fasea
Txapeldunen Liga abian jarriko da abuztuaren 18an
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Sevilla, Werder Bremen, Anderletch, Tottenham eta Ajax bezalako taldeek multzoko fasera sailkatzeko txartela lortu beharra daukate.
2010-2011 denboraldiko Txapeldunen Liga datorren abuztuaren 18an jarriko da abian. Data horretan jokatuko dira multzoko fasera sailkatzeko atariko kanporeketak.
Sevilla, Werder Bremen, Tottenham eta Ajax bezalako talde historikoak ariko dira lehian fase honetan.
Sevillak SC Braga izango du aurkari. Joaneko partida Portugalen jokatuko dute eta iztulerakoa Sanchez Pizjuanen. Kanporaketa erakargarriak ere egongo dira. Adibidez, Werder Bremenek eta Sampdoriak jokatuko dutena. Beste kanporaketa ikusgarri bat Dynamo Kievek eta Ajaxek jokatuko dutena izango da.
Bestalde, Anderletchek Partizan izango du aurkari eta Tottenham Suitzako Young Boys taldearen aurka ariko da.
2010-2011 denboraldiko Txapeldunen Ligako atariko faseko kanporaketak:
Salzburgo (AUT)-Hapoel Tel Aviv (ISR)
Rosenborg (NOR)-Copenhague (DIN)
Basilea (SUI)-Sheriff (MDA)
Sparta Praga (CZE)-MSK Zilina (SVK)
Partizan (SRB)-Anderlecht (BEL)
Young Boys (SUI)-Tottenham Hotspur (ING)
SC Braga (POR)-Sevilla (ESP)
Werder Bremen (GER)-Sampdoria (ITA)
Zenit St. Petesburgo (RUS)-Auxerre (FRA)
Dynamo Kiev (UCR)-Ajax (HOL)
Joaneko partidak abuztuaren 18an eta 19an jokatuko dira eta itzulerakoak hialbete bereko 24an eta 25ean. Irabazleak txapelketa honetako multzoko faseko zozketan egongo dira. Zozketa hau abuztuaren 26an burutuko da Monakon.