Txapeldunen Liga
Champions Leagueko zozketa
Zorte ona Barçarentzat eta multzo gaiztoak Inter eta Real Madrilentzat
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Txapelduna A multzoan dago Werder Bremen, Tottenham eta Twente taldeekin. Katalanek Panathinaikos, Copenhague eta Rubin Kazan dituzte aurkari. Madril, Milan, Ajax eta Auxerre daude G multzoan.
Ostegun honetan burutu da Monakon 2010-2011 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzoen faseko zozketa. Espainiako taldeen artean denetarik egon da; Bartzelonak eta Valentziak zorte ona izan dute eta Real Madrilek zorte txarra izan du.
Dena den, multzo gogorrenean egotea egokitu zaiona Inter Milan iazko txapelduna izan da. Italiarrak A multzoan egongo dira Werder Bremen, Tottenham eta Twente (Holandako txapelduna) taldeekin batera.
Bartzelonari D multzoa egokitu zaio, multzo erosoa teorian kalatuniarrebtzat. Aurkari izango dituzte: Panathinaikos, Kovenhavn (Danimarka) eta Rubin Kazan. Bestalde, Valentzia C multzoan egondo da eta Manchester United, Glasgow Rangers eta Bursaspor izango ditu aurkari.
Zozketa honetan zorte onik izan ez duen beste talde bat Real Madril izan da. Madrildarrek Europako bi txaopeldun eta Frantziako talde onenetariko bat izango dituzte aurkari. Hau da, G multzoa Milanek, Real Madrilek, Ajaxek eta Auxerrek osatzen dute.
Multzoen egitura:
A Multzoa: Inter Milan (ITA), Werder Bremen (GER), Tottenham (ING) eta Twente (HOL).
B Multzoa: Olympique Lyon (FRA), Benfica (POR), Schalke 04 (ALE) eta Hapoel Tel Aviv (ISR).
C multzoa: Manchester United (ING), Valentzia (ESP), Glasgow Rangers (ESC) eta Bursaspor (TUR).
D multzoa: Bartzelona (ESP), Panathinaikos (GRE), Copenhague (DIN) eta Rubin Kazan (RUS).
E multzoa: Bayern Munich (GER), Roma (ITA), Basilea (SUI) eta Cluj (RUM).
F multzoa: Chelsea (ING), Olympique Marsella (FRA), Spartak Moscú (RUS) y MSK Zilina (SVK).
G multzoa: Milan (ITA), Real Madril (ESP), Ajax (HOL) eta Auxerre (FRA).
H multzoa: Arsenal (ING), Shakhtar Donetsk (UCR), SC Braga (POR) eta Partizan Belgrado (SRB).
Multzoko fasea:
Lehen ihardunaldia: Irailaren 14/15ean
2. ihardunaldia: Irailaren 28/29an
3. ihardunaldia: Urriaren 19/20an
4. ihardunaldia: Azaraoren 2/3an
5. jardunaldia: Azaroaren 23/24an
6. jardunaldia: Abenduaren 7/8an
Final-zortzirenak:
Joanekoa, 2011ko Otsailak 15-16 eta Otsailak 22-23
Itzulerakoa, 2011ko martxoak8-9 eta Martxoak 15-16
Final-laurdenak:
Joanekoa, 2011ko Apirilak 5-6
Itzulerakoa, Apirilak 12-13
Finalerdiak:
Joanekoa, 2011ko apirilak 26-27
Itzulerakoa, 2011ko maiatzak 3-4
Finala:
2011ko maiatzaren 28an Wembley futbol zelaian (London).