Itxi

Txapeldunen Liga

Champions League

Copenhague-Bartzelona, (1-1): Danimarkarrek Barça geldiarazi dute

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Etxeko taldeak partida irabazteko aukera garbiak izan ditu eta Barçak asko sofritu du. Berdinketa honekin bi taldeek oso gertu daukate hurrengo faserako sailkapena.

Bartzelonak kale egin du gaur Danimarkan Copenhagueren aurka 1-1 berdinduta Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldian.

Katalanak jarri ziren aurretik markagailuan. 31. minutuan Messik 0-1ekoa sartu zuen eta bazirudien Bartzelonak errazago izango zuela partida aurrera ateratzea. Baina danimarkarrek ez zuten etsi eta minutu bat beranduago Claudemirrek 1-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Azken minutuetan gol aukera bikainak izan zituen etxeko taldeak, baina ez zituen sartu. Bartzelonak sofritu egin zuen berdinketa eskuratzeko. Azkenean, 1-1eko emaitzarekin bukatu zen partida.

Berdinketarekin Bartzelona D multzoko lidergoan da eta Copenhague bigarren sailkatua da. Bi talde hauek gertu dute hurrengo faserako sailkapena multzoko beste partidan Rubin Kazanek eta Panathinaikosek 0-0 berdindu eta oso zail baitute final-zortzirenetara sailkatzea.