Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak (joanekoa)

Bartzelona-Erroma eta Liverpool-Manchester City, asteazken honetako partidak

eitb.eus

Bartzelonak Erroma izango du aurkari eta Liverpoolek Manchester Cityren aurka jokatuko du. Final-laurdenetako joaneko neurketak, 20:45ean hasiko dira.

  • Mohamed Salah, Liverpool. Argazkia: EFE

    Mohamed Salah, Liverpoolen entrenamenduan. Argazkia: EFE

Asteazken honetan Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko bi partida jokatuko dira. Bartzelonak Erroma izango du aurkari eta Liverpoolek Manchester Cityren aurka jokatuko du. Neurketak, 20:45ean hasiko dira.

Bartzelona faboritoa da Erromaren aurkako kanporaketan. Camp Noun kanporaketa bideratuta utzi nahi du Kataluniako taldeak, nahiz eta talde italiarrak ustekabekoa ematea izango duen helburu.

Bigarren kanporaketa bi talde ingelesen arteko lehia izango da. Anfielden jokatuko dute Liverpoolek eta Manchester Cityk. Gurdiolak zuzentzen duen taldea Premierreko lider sendoa da, baina Liverpool Txapeldunen Liga bikaina egiten ari da.