Itxi

Txapeldunen Liga

Txapeldunen Liga

UEFAk partida bateko zigorra ezarri dio Jose Mourinhori

A.B.

Erredakzioa

Entrenatzaileak 40.000 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Xabi Alonsok eta Ramosek 20.000 euro, Casillasek 10.000 eta Dudekek 5.000 euro oradinduko dituzte. 120.000 euroko isuna Real Madrilentzat.

UEFAko Diziplina Batzordeak gaur eman ditu jakitera Txapeldunen Ligako bosgarren jardunaldiko partidetan egotziak izan ziren jokalarien zigorrak. Real Madrili espedientea ireki zioten eta gaur zigortu egin dituzte Kluba, entrenatzailea eta jokalari batzuk.

Mourinhori bi partidako zigorra ezarri diote, baina momentuz bakarra bete beharko du. Bigarrena datorren hiru urteetan zer nolako portaera duen arabera ezarriko zaio. Entrenatzaile portugaldarrak 40.000 euroko isuna ordaindu beharko du.

Bestalde, Sergio Ramosek eta Xabi Alonsok txartel gorria ikusi zuten eta partida bateko zigorraz gain 20.000 euroko isuna ordaindu beharko dute. Iker Casillasek 10.000 euroko isuna ordaindu beharko du eta Dudekek 5.000 eurokoa. Bi hauek aulkitik zetorren agindua bere taldekideei jakinarazteagatik.

Kluba ere ez da isun ekonomikotik libre geratu. Real madrilek 120.000 euroko diru koprua ordaindu beharko du. Guztira 215.000 euroko zigorra Real Madrilentzat. Talde madrildarrak helegitea aurkeztuko du.