Itxi

Txapeldunen Liga

Asteartean, 20:45ean

Real Madril eta Bayern Munich, finalerako lehen txartelaren bila

eitb.eus

Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko neurketa jokatuko da asteartean, 20:45ean, Santiago Bernabeun. Espainiako taldeak 1-2 irabazi zuen joaneko partida.

  • Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo, Real Madrilen entrenamenduan. Argazkia: EFE

Astearte honetan jokatuko dute Real Madrilek eta Bayern Munichek Txapeldunen Ligako finalerdietako itzuliko partida Santiago Bernabeun, 20:45ean. Talde espainiarrak 1-2 irabazi zuen joaneko neurketa.

Partida honetarako, Zinedine Zidane entrenatzaileak Dani Carvajalen baja izango du. Zidanen zalantza da Lucas Vazquez sartzea Carvajalen ordez edo lesio batetik irten den Nachok jokatzea eskuin hegaleko defentsako postuan. Bestalde, Isco ere baja da, ez baita sendatu bere lesiotik.

Bayern behartuta dago joaneko neurketan jasotako aurkako 1-2koa iraultzera. Jupp Heynckes entrenatzaileak David Alaba prest izango du, eta austriarraren parte hartzeak Rafinha aulkira bidaliko du. Bayernek Boatengen eta Robbenen bajak izango ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Real Madril: Keylor Navas; Nacho, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric, Lucas Vazquez; Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Bayern: Ulreich; Kimmich, Süle, Hummels, Alaba edo Rafinha; Javi Martinez; Thiago, James; Müller, Ribery; Lewandowski.

Epailea: Cüneyt Çakir (TUR).

Zelaia: Santiago Bernabeu.

Ordua: 20.45ean.