Txapeldunen Liga
12:00etan Nyonen
Txapeldunen Liga: Gaur, final-zortzirenetako zozketa
Erredakzioa
Ontzi batean multzoko liderrak egongo dira eta bestean bigarren postuan sailkatu diren taldeak. Multzo edo federazio bereko bi taldek ezin izango dute elkarren aurka jokatu (zuzenean eitb.com-en).
Bi ontzi egongo da: batean multzoko liderrak eta bestean bigarren postuan sailkatu diren taldeak. Multzoko irabazleek kanpoan jokatuko dute joaneko partida otsailaren 15/16 eta 22/23an eta itzulikoak etxean martxoaren 8/9 eta 15/16an. Multzo edo federazio bereko bi taldek ezin izango dute elkarren aurka jokatu.
1. ontzia: Tottenham,&' || 'nbsp;Schalke 04, Manchester United, FC Bartzelona, Bayern Munich, Chelsea, Real Madril eta Shakhtar Donetsk.
2. ontzia: Inter, Olympique Lyon, Valentzia, Copenaghe, Erroma, Olympique Marsella, Milan eta Arsenal.
Championeseko zozketa behin bukatuta, Europa Leaguearena egingo da.