Itxi

Txapeldunen Liga

Cityk eta Bayernek irabazi egin dute eta esku-eskura dute sailkapena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Guardiolaren taldeak gol sorta sartu dio Shakhtarri (6-0); alemaniarrek, euren aldetik, nahikoa izan dute bi gol norgehiagoka bereganatzeko (2-0) AEKren aurka

  • Manchester City ia sailkatuta dago. Argazkia: EFE

    Manchester City ia sailkatuta dago. Argazkia: EFE

Manchester Cityk final-zortzirenetan izateko eskubidea gertu-gertu dauka Txapeldunen Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldian Shakhtar Donetsk talde ukrainarrari aise azpiratu ostean (6-0). Guardiolaren taldeak 9 puntu ditu orain, eta F multzoko lehen postua lortzeko bidean, Olympique Lyonen etxera joan beharko du, eta, azken jardunaldian, Hoffenheim talde alemaniarraren bisita hartu.

E multzoan, Bayern ere hurrengo fasera sailkatzetik oso hurbil geratu da, Munichen AEK Atenasi 2-0 irabazi ondoren. Alemaniarrak bere multzoko liderrak dira 10 punturekin, eta bosgarren jardunaldian Benficaren kontra jokatuko dute etxean. Nahikoa lukete berdinketa lortzea norgehiagoka horretan sailkapena erabakita uzteko, baina hobe lukete irabaztea, multzoko lehen postua lortu nahi badute, Ajax bi puntura baitago.

Jardunaldiko neurketa ikusgarrienean, Manchester Unitedek garaipena lortu du Juventusen etxean, nahiz eta Cristiano Ronaldok 65. minutuan sartutako gol ikusgarri batek aurretik jarri dituen italiarrak. Alabaina, Mourinhok entrenatzen duen talde ingelesak buelta eman dio markagailuari, lehiako azken minutuetan.

Juventusek H multzoko liderra izaten jarraitzen du 9 punturekin, baina "Deabru gorriak" bigarren dira 7 puntu erdietsita.

 

E, F, G eta H multzoetako 4. jardunaldiko partidak:

E multzoa:

Benfica 1–1 Ajax [Jonas, 29' | Tadic, 61' ]

Bayern Munich 2–0 AEK Atenas [Lewandowski, 30' eta 71']

F multzoa:

Manchester City 6–0 Shakhtar Donetsk [Silva, 13'; Gabriel Jesus, 24' (penaltiz), 71' (penaltiz) eta 92'; Sterling, 49'; Mahrez, 84']

Olympique Lyon 2–2 Hoffenheim [Fekir, 20'; Ndombele, 28'; Kramaric, 65'; Kaderabek, 92]

G multzoa:

CSKA Mosku 1–2 Roma [Sigurdsson, 51' | Manolas, 4'; Pellegrini, 59']

Viktoria Plzen 0–5 Real Madril [Benzema, 20' eta 37'; Casemiro, 23'; Bale, 40'; Kroos, 67']

H multzoa:

Valentzia 3–1 Young Boys [Santi Mina, 14' eta 42'; Soler, 56' | Assalé, 37']

Juventus 1–2 Manchester United [Ronaldo, 65' | Mata, 86'; Alex Sandro 90' (bere atean)]