Itxi

Txapeldunen Liga

5. jardunaldia

Erroma-Real Madril eta Juventus-Valentzia, gaurko partida handiak

Erredakzioa

Jardunaldia 18:55ean hasiko da, AEK-Ajax eta CSKA-Pilsen partidekin, eta 21:00etan hasiko dira gainerako neurketak.

  • Juventus. Argazkia: EFE

    Juventuseko jokalariak Italiako ligan lortutako garaipen bat ospatzen. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako multzoen fasea azken bi jardunaldietan sartu da. Gaur E, F, G eta H multzoetako norgehiagokak jokatuko dira. Jardunaldia 18:55ean hasiko da AEK-Ajax (E multzoa) eta CSKA Mosku-Viktoria Pilsen (G multzoa) partidekin, eta 21:00etan hasiko dira beste neurketak.

Erroma-Real Madril da astearteko partida handienetako bat. Italiarrak eta espainiarrak G multzoko lidergoa izango dute jokoan, sailkapenean berdinduta baitaude (9 puntu ditu bakoitzak). Multzoko beste neurketa CSKA (4 puntu) eta Viktoria Pilsen (1 puntu) taldeek jokatuko dute. Errusiarrek garaipena behar dute, azken jardunaldian final-zortzirenetarako sailkatzeko aukera izateko.

Astearteko beste neurketa azpimarragarri bat Juventus-Valentzia izango da. Italiarrak dira H multzoko liderrak, 9 punturekin, eta Valentzia hirugarren dago, 5 punturekin. Bestalde, Manchester Unitedek (2. postuan, 7 punturekin) Young Boys (azkena, puntu bakarrarekin) izango du aurkari Old Trafforden. Valentziak Juventusi irabazi ezean, Manchester Unitedek irabaziz gero, talde valentziarra final-zortzirenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratuko da.

E multzoan Bayern (10 puntu) liderrak Benfica (4 puntu) taldearen bisita jasoko du hurrengo faserako sailkapena lortzea helburu, eta helburu berarekin egingo dio bisita Ajaxek (8 puntu) AEK Atenasi (0 puntu). F multzoan, aldiz, Manchester City (9 puntu) liderrak Olympique Lyon (bigarren 6 punturekin) bisitatuko du, eta Hoffenheimek (3 puntu) Shakhtar Donetsk (2 puntu) izango du aurkari Alemanian.

E, F, G eta H multzoetako 5. jardunaldiko partidak (asteartea, arazoak 26):

E Multzoa:

(18:55) AEK Atenas - Ajax

(21:00) Bayern Munich - Benfica

F Multzoa:

(21:00) Olympique Lyon - Manchester City

(21:00) Hoffenheim - Shakhtar Donetsk

G Multzoa:

(18:55) CSKA Mosku - Viktoria Pilsen

(21:00) Erroma - Real Madril

H Multzoa:

(21:00) Juventus-Valentzia

(21:00) Manchester United - Young Boys