Itxi

Txapeldunen Liga

5. JARDUNALDIA

Real Madril, Bayern, Juventus, United, City, Ajax eta Erromak aurrera egin dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zuriek euren multzoko lehen postua eskuratu du. gainerako taldeek azken jardunaldira arte itxaron beharko dute zer postutan sailkatzen diren argitzeko.

  • Bale, Modric eta Lucas Vazquez azken horren gola ospatzen.

    Bale, Modric eta Lucas Vazquez azken horren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Zazpi talde (Real Madril, Bayern, Juventus, United, City, Ajax eta Erroma) sailkatu dira astearte honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan egoteko, lehiaketako bosgarren jardunaldia bete denean. Txapelketatik at geratu dena Valentzia izan da, Manchester Unitedek Young Boysen aurka azken minutuan sartu duen gola dela medio.

Jokoan egon diren partida guztien artetik, G multzoko Erromaren eta Real Madrilen arteko partidak piztu ditu ikusmin handiena. Bertan, madrildarrak izan dira nagusi (0-2). Modu horretan, euren multzoko lider gisa igaro dira hurrengo fasera.

E multzoari dagokionez, Ajaxek eta Bayernek egin dute aurrera, AEK Atenasi (0-2) eta Benficari (5-1) irabazi baitiete, hurrenez hurren. Azken jardunaldian euren artean jokatuko duten neurketak erabakiko du nork eskuratuko duen lehen postua.

F multzoan, Manchester Cityk Lyonen lortu duen berdinketari esker (2-2) txapelketan aurrera egitea bermatu du, nahiz eta oraindik ez dakien bere multzoko lehen ala bigarren postua eskuratuko duen.

Azkenik, H multzoan, Juventus eta Manchester United egongo dira hurrengo fasean. Italiarrek Valentziari irabazi diote Turinen (1-0), eta Manchester emaitza berarekin gailendu zaio Young Boys talde suitzarrari Ingalaterran.

E, F, G eta H multzoetako 5. jardunaldiko partidak:

E multzoa:

AEK Atenas 0–2 Ajax [Tadic, 68' (penaltiz) eta 71']

Bayern Munich 5–1 Benfica [Robben, 13' eta 31'; Lewandowski, 37' eta 51'; Ribery, 77']

F multzoa:

Olympique Lyon 2–2 Manchester City [Cornet, 55' eta 81' | Laporte, 63'; Aguero, 83']

Hoffenheim 2–3 Shakhtar Donetsk [Kramaric, 17'; Zuber, 40' | Ismaily, 14'; Taison, 15' eta 93']

G multzoa:

CSKA Mosku 1–2 Viktoria Plilsen [Chalov, 9' (penaltiz) | Prochazka, 56'; Hejda, 71']

Erroma 0–2 Real Madril [Bale, 47'; Lucas, 59']

H multzoa:

Juventus 1–0 Valentzia [Mandzukic, 59']

Manchester United 1–0 Young Boys [Fellaini, 91']