Txapeldunen Liga
6. jardunaldia
Napoli, PSG, Liverpool, Inter eta Tottenham, final-zortzirenetako txartelaren bila
eitb.eus
C multzoan Napoli, PSG edo Liverpool Txapeldunen Ligatik at geratuko da. B multzoan, aldiz, Inter edo Tottenham geratuko dira kanporatuta.
-
Naymar eta Mbappe. Argazkia: EFE
Gaur, asteartea, jokatuko dira Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetako 6. jardunaldiko neurketak. D multzoko partidak 18:55ean hasiko dira, eta beste guztiak 21:00etan.
C multzoa da irekiena. Napoli da liderra 9 punturekin, PSG bigarren da 8 punturekin eta Liverpool hirugarren, 6 punturekin. Napolik Liverpoolen aurka jokatuko du Anfielden eta PSGk Izar Gorriari (4 puntu) egingo dio bisita.
B multzoan Bartzelonak ziurtatuta du lehen postua. Inter da bigarren eta Tottenham hirugarren, 7na puntura berdinduta. Interrek etxean jokatuko du PSV (puntu 1) taldearen aurka, eta Tottenhamek Bartzelonaren aurka Camp Noun.
Atletico Madrilek (12 puntu) A multzoko lidertza ziurtatu nahi du, eta Brujas (5 puntu) izango du aurkari. Bestalde, Borussia Dortmundek (10 puntu) Monako (puntu 1) azken sailkatuari egingo dio bisita.
D multzoan Portok ziurtatuta du lehen postua eta Schalke 04k bigarrena. Galatasarayk (4 puntu) eta Lokomotivek (3 puntu) Europa Ligarako sailkapena ematen duen hirugarren postua bilatuko dute. Galatasaray-Porto eta Schalke 04-Lokomotiv dira multzo honetako partidak.