Itxi

Txapeldunen Liga

6. jardunaldia

Tottenham eta Liverpool final-zortzirenetan izango dira

Agentziak | Erredakzioa

Londresko taldeak bana berdindu du Bartzelonarekin, eta Liverpoolgo taldeak 1-0 irabazi dio Napoliri. Bestalde, Atletico Madrilek A multzoko bigarren postua eskuratu du Brujasekin berdinduta.

  • Eric Lamela, Lucas Moura eta Fernando Llorente. Argazkia: EFE

    Eric Lamela, Lucas Moura eta Fernando Llorente. Argazkia: EFE

Bartzelonarekin bana bukatu ondoren, Tottenham 2018/19ko Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan izango da. Milango Interrek ere partida berdindu besterik ezin izan du egin (PSVren aurka aritu da), eta, ondorioz, kanporaketatik kanpo geratu da. Liverpoolek C multzoko bigarren postua lortu du, Napoli menderatu ondoren, eta PSG geratu da multzo horretan lehenengo.

Bartzelonak B multzoko lehen postua ziurtatuta zuen, eta bigarrena Tottenhamek eta Milango Interrek zuten jokoan. Azkenean, Lucas Mourak 85. minutuan lortutako golaren bitartez, Bartzelonaren aurkako partida berdindu du, eta Londresko taldea sailkatu da final-zortzirenetarako.

C multzoan, hurrengo kanporaketan izateko aukerak zabalak ziren. PSGk aise lortu du lehenengo postua, eta Liverpoolek Napoliri irabazita eskuratu du bigarrena.

Bestalde, Atletico Madrilek ezin izan du Brujasen aurkako partida irabazi, eta bigarren geratu da. A multzoko lehen postua, aldiz, Borussia Dortmundek lortu du.

Azkenik, D multzoan, Portok eta Schalke 04k ziurtatuta zuten final-zortzirenetan izatea, baina Europa Ligan izateko aukera ematen zuen hirugarren postua zegoen jokoan. Galatasaray talde turkiarrak lortu du azkenean.

6. jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak:

A multzoa:

(0-0) Brujas - Atletico Madril

(0-2) Monako - Borussia Dortmund [Guerreiro, 42' eta 53']

Kokapena Taldea Puntuak
1. Borussia D. 13
2. Atletico M. 13
3. Monako 6
4. Brujas 1

B multzoa:

(1-1) Tottenham - Bartzelona [Lucas Moura, 84'; Dembele, 6']

(1-1) Milango Inter - PSV [Irving Lozano, 12' | Icardi, 72']

Kokapena Taldea Puntuak
1. Bartzelona 14
2. Tottenham 8
3. Milango Inter
8
4. PSV 2

C multzoa:

(1-4) Izar Gorria Belgrad - PSG [Gobeljic, 55' | Cavani, 8'; Neymar, 39'; Marquinhos, 73'; Mbappe, 91']

(1-0) Liverpool - Napoli [Salah, 33']

Kokapena Taldea Puntuak
1. PSG 11
2. Liverpool 9
3. Napoli 9
4. Izar Gorria
4

D multzoa:

(2-3) Galatasaray - Porto [Feghouli, 45'; Derdiyok, 64' | Monteiro, 16'; Moussa Mareaga, 41'; Oliveira, 56']

(1-0) Schalke 04 - Lokomotiv Mosku [Schopf, 90']

Kokapena Taldea Puntuak
1. Porto 16
2. Schalke 04 11
3. Galatasaray 4
4. Lokomotiv M. 3