Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak

Atletico Madril - Juventus eta Liverpool - Bayern, partida handiak

eitb.eus

Gainera, Real Madrilek Ajaxen aurka jokatuko du eta Bartzelonak Olympique Lyonen aurka. Bi taldeek etxean jokatuko dute kanporaketako bigarren partida.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

2018/19ko Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako partiden zozketak bi partida nagusi utzi dizkigu: Atletico Madril vs Juventus eta Liverpool vs Bayern. Gainera, Real Madrilek Ajaxen aurka jokatuko du eta Bartzelonak Olympique Lyonen aurka. Bi taldeek etxean jokatuko dute kanporaketako bigarren partida.

Joaneko partidak otsailaren 12an eta 13an eta hilaren 19an eta 20an jokatuko dira; itzuliko partidak, aldiz, martxoaren 5ean eta 6an eta hilaren 12an eta 13an.

2018/19ko Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako partidak

Schalke 04 vs Manchester City

Atletico Madril vs Juventus

Manchester United vs PSG

Tottenham vs Borussia Dortmund

Olympique Lyon vs Bartzelona

Erroma vs Porto

Ajax vs Real Madril

Bayern Munich vs Liverpool