Txapeldunen Liga
Istuluak Bayern-Inter partidan
Schweisteiger: 'Ulertzen dut Zidanek Materrazziri emandako burukada'
Erredakzioa
Erdilari alemaniarrak istuluak izan zituen aldageletan jokalari italiarrarekin. Bastianek dio probokatu egin zuela partida aurretik eta bukaeran. Lahmek eta Figok banatu behar izan zituzten.
Bastian Schweisteger Bayern Municheko jokalariak adierazi zuen Zidanek Materazziri 2006ko Munduko Kopako finalean emandako burukada orain “ulertzen” zuela. Bayern-Inter partida bukaeran (2-3) istiluak izan zituen Schweistegerrek Materazzirekin eta ia eskuetara iritsi ziren.
“Orain ulertzen dut Zidanek eman zizun burukada” esan zion Schweistegerrek Materazziri Allianz Arenako aldageletako pasabidean italiarrak partida bukaeran zer gertatu zen galdegin zionean.
“Partida aurretik aldageletako pasabidean ni probokatu nahian ibili zen eta norgehiagoka bukatzean berriro hasi zen” esan zuen Schweistegerrek. Ez zuen montu bakar baten ere Materazziren izena aipatu Bayerneko jokalariak, berari erreferentzia egiten zion “Zidane probokatu zuen bera da”, esanez.