Itxi

Txapeldunen Liga

Maiatzean

Bartzelona-Liverpool eta Tottenham-Ajax, finalerdietan

Agentziak | Erredakzioa

Joaneko partidak apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean jokatuko dira. Itzulikoak, berriz, maiatzaren 7an eta 8an.

  • Liverpoolek Bartzelonarekin neurtuko ditu indarrak finalerdietan

    Liverpoolek Bartzelonarekin neurtuko ditu indarrak finalerdietan. Arhgazkia: Efe.

Bartzelonak Liverpool izango du aurkari eta Tottenhamek Amsterdameko Ajax Txapeldunen Ligako finalerdietan, Ingalaterrako bi taldeek asteazkeneko partidetan sailkapena lortu ostean.

Liverpoolek 1 eta 4 hartu zuen mendean Porto Manek, Salahk, Firminok eta Van Dijkek egindako golei esker. Joaneko partida ere irabazi zuten, etxean, 2 eta 0.

Tottenhami dagokionez, ingelesek 1 eta 0 irabazi zioten Manchester Cityren aurka jokatutako partida zirraragarrian, joanekoa  4 eta 3 galdu arren.

Finalerdietako joaneko partidak apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean jokatuko dituzte. Itzulikoak, berriz, maiatzaren 7an eta 8an.


FINALERDIETAKO ORDUTEGIAK

 Joaneko partidak


Tottenham - Ajax (apirilaren 30ean, asteartea, 21.00etan)

Bartzelona - Liverpool (maiatzaren 1ean, asteazkena, 21:00etan)

 

Itzuliko partidak

Liverpool - Bartzelona (maiatzaren 7an, asteartea, 21:00etan)

Ajax - Tottenham (maiatzaren 8an, asteazkena, 21:00ean)