Itxi

Txapeldunen Liga

Finalerdiak

Txapeldunen Liga, finalisten zain

eitb.eus

Liverpoolek Bartzelona hartuko du asteartean Anfielden, eta Ajaxek eta Tottenhamek indarrak neurtuko dituzte asteazkenean Johan Cruyff Arena futbol-zelaian.

  • Bartzelonak eskura du finala. EFE

    Bartzelonak eskura du finala. EFE

Aste honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako finalerdietako bueltako partidak.

Asteartean, 21:00etan jokatuko da Liverpool - Bartzelona partida, Anfield futbol-zelaian. Joanekoan 3-0 irabazi zuen Bartzelonak.

Ajax - Tottenham neurketa, ordea, asteazkenean izango da, 21:00etan, Amsterdamen, Johan Cruyff Arena futbol-zelaian. Lehen partidan Ajax nagusitu zen, 1-0.