Txapeldunen Liga
Champions League
Real Madrilek Busquets salatu du antzerkia egin eta arrazismoagatik
Erredakzioa
Txim deitu omen zion Marcelori Bartzelonaren eta madrildarren arteko partidan. UEFAk gaur erabakiko du bai Barçaren eta Real Madrilen salaketak onartzen dituen.
Talde madrildarrak De Bleeckere epailearen (Bartzelona-Real Madrid zuzenduko du) epailearen inguruko bideo bat ere atera du bere webgunean iaz Barça-Inter Txapeldunen Ligako finalerdian Motta egotzi baitzuen. Epaile hau berriro Mourinhoren bidean gurutzatuko dela ere gogorazten du bideoak.
Bartzelonak ere bideo bat publikatu eta bertan Marcelok Pedritori eginiko sarrera eta Arbeloak Messiri eta Villari eginiko sarrerak agertzen dira. Gainera, talde katalanak Mourinho salatu du UEFAren aurrean Real Madril-Bartzelona partidaren ondoren egin zituen akusazioengatik. Real Madrileko entrenatzaileak esan zuen Bartzelonak botere handia duela Europan eta Txapeldunen Liga beraiek irabazteko bideratuta dagoela.