Txapeldunen Liga
Joaneko norgehiagokak
Txapeldunen Liga: Arsenal-Udinese, jardunaldiko partida nagusia
Erredakzioa
20:45ean hasiko dira Europako txapelketako playoffak. Arsenalek, Olympique Lyonek edo Benficak ezin dute hutsik egin multzoen fasean egon nahi badute.
Maila handiko bost partida jokatuko dira gaur Txapeldunen Ligan. Multzoetako fasea egon nahi duten taldeek ezin dute hutsik egin playoffetan eta horregaitik tentsioa eta lehia ziurtatuta daude.
Jardunaldiko partida interesgarriena Arsenales eta Udinesek jokatuko dute. Arsene Wengerren mutilak hil edo biziko norgehiagokak jokatzen ohituak dira, baina italiarrek maila ona erakutsi dute azken denboraldian. Londreseko taldeak emaitza ona atera beharko du etxean itzuleko partida ezustekorik gabe pretatzeko.
Gainera, Twentek eta Benficak jokatuko duten norgehiagoka ere ikusgarria izatea espero da. Holandarrek euren kalitatea erakusti zuten iaz eta portugaldarrak Europa Leagueko azpitxapeldunak dira.
Beste partidetan, Olympique Lyonek Rubin Kazanen aurka jokatuko du eta Kobenhavnek Plzenen aurka. Jardunaldiko azken norgehiagoka BATEk eta Sturm Grazek jokatuko dute.
Astearteko norgehiagokak (20:45ean):
Kobenhavn-Plzen
BATE-Sturm Graz
Twente-Benfica
Arsenal-Udinese
Lyon-Rubin Kazan