Txapeldunen Liga
2011-2012
Txapeldunen Liga: Multzoak erabaki dira
Erredakzioa
A multzoan Vila-real, Bayern, Manchester City eta Napoli arituko dira nor baino nor. Bartzelonak eta Real Madrilek bide errazagoak lortu dituzte.
-
Argazkia: EFE
Gaur ezagutu dira Monakon Txapeldunen Ligako multzo ezberdinak.
A multzoan, Vila-real, Bayern, Manchester City eta Napoli izango dira. Kanporaketako multzo zailena izango da taldeen maila eta partiden garrantzia ikusita.
B multzoan, Inter Milan CSKA Moskva, Lille eta Trabzonspor izango dira
C multzoan, Manchester United, pasa den denboraldiko txapeldunordea, Benfica, Basilea eta Otelul Galato izango dira nor baino nor.
Real Madrilek Olympique Lyon, Ajax eta Dinamo Zagreb izango ditu aurkari D multzoan.
E multzoan Valentzia, Chelsea, Bayer Leverkusen eta Genk izango dira.
F multzoan Arsenalek Olympique Marsella, Olympiacos eta Borrusia Dortmundizango ditu aurkari multzo sendo batean.
G multzoan Portok, Europa Leagueko txapeldunak, Shakhtar Donetsk, Zenit eta APOEL Nicosia izango ditu aurkari.
H multzoan, Txapeldunen Ligako txapeldunak, Bartzelonak, Milan, BATE Borisov eta Viktoria Plzen izango ditu aurkari.