Itxi

Txapeldunen Liga

Finalerdiak

Bayern Munich eta Olympique Lyon, finalaren bila

Erredakzioa

Talde alemaniarrak eta frantziarrak indarrak neurtuko dituzte asteazken honetan Txapeldunen Ligako finalerdietan.

  • Olympique Lyon

    Olympique Lyoneko jokalariak Manchester Cityren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Bayern Munichek eta Olympique Lyonek asteazken honetan jokatuko dute Txapeldunen Ligako finalerdia, 21:00etan, Lisboako Jose Alvalade estadioan. Biek ala biek finalerako txartela eskuratzea izango dute helburu.

Talde frantziarrak ezustekoa eman zuen final-laurdenetan Manchester City kanporatuta. Ingalaterrako taldea zen faboritoa baina Lyonek 1-3ko emaitzarekin lortu zuen garaipena. Rudy Garcia entrenatzailearen aginduetara, zalaparta sortu gabe eta lan eginez, historia egiteko aukera du Olympique Lyonek, inoiz ez baitu Txapeldunen Liga irabazi.

Bestalde, Bayern Munich sasoi betean iristen da neurketa honetara. Alemaniarrak dira faboritoak, eta are gehiago final-laurdenetan Bartzelona 2-8ko emaitzarekin jipoitu ostean. Bayernek Txapeldunen Liga erdietsita biribildu nahi du denboraldia, Bundesliga eta Alemaniako Kopa irabazi ostean.

Ustezko hamaikakoak:

Olympique Lyon: Lopes; Denayer, Marcelo, Marçal; Dubois, Caqueret, Guimarães, Aouar, Cornet; Depay, Toko Ekambi.

Bayern Munich: Neuer; Kimmich, Boateng, Alaba, Davies; Goretzka, Thiago; Gnabry, Müller, Perisic; Lewandowski.

Epailea: Antonio Mateu Lahoz (Espainia).

Estadioa: Jose Alvalade.

Ordua: 21:00etan.