Txapeldunen Liga
2020/2021
Txapeldunen Ligako multzoak zozkatuko dira gaur
Agentziak | Erredakzioa
Suitzako Nyon hirian egingo da Txapeldunen Ligako ekitaldia, 17:00etan.
-
Artxiboko irudia
Txapeldunen Ligako 32 taldeak ezagutzen dira jada aurre-kanporaketa guztiak bukatu eta gero. Beraz, gaur, arratsaldeko 17:00etan, sailkatuta dauden taldeek multzoetan izango dituzten aurkariak ezagutuko dituzte.
Suitzako Nyon hirian egingo da zozketa. Santander LaLigako ordezkariak Real Madril, Bartzelona, Atletico Madril eta Sevilla dira.
TXAPELDUNEN LIGA 2020/2021KO ZOZKETA
1 ONTZIA
Bayern Munich (Alemania), Real Madril eta Sevilla (Espainia), Liverpool (Ingalaterra), Juventus (Italia), PSG (Frantzia), Zenit (Errusia) eta Porto (Portugal).
2 ONTZIA
Bartzelona eta Atletico Madril (Espainia), Manchester City, Manchester United eta Chelsea (Ingalaterra), Shakhtar Donetsk (Ukrainia), Borussia Dortmund (Alemania) eta Ajax (Herbehereak).
3 ONTZIA
Dinamo Kiev (Ukrania), RB Salzburgo (Austria), RB Leipzig (Alemania), Inter, Lazio eta Atalanta (Italia), Olympiacos (Grezia) eta Krasnodar (Errusia).
4 ONTZIA
Lokomotiv (Errusia), Olympique Marseilla eta Rennes (Frantzia), Brujas (Belgika), Borussia Monchengladbach (Alemania), Istanbul Basaksehir (Turkia) Ferencvaros (Hungaria) eta Midtjylland (Danimarka).