Itxi

Txapeldunen Liga

Finala

Bayern Munich - PSG, Txapeldunen Ligako irabazlea erabakiko duen neurketa

Erredakzioa

Alemaniako eta Frantziako taldeek igande honetan jokatuko dute Champions Leagueko finala igande honetan, 21:00etan, Lisboan.

  • Champions League

    Txapeldunen Ligako garaikurraren erreplika erraldoia, Lisboan. Argazkia: EFE

Bayern Munichek eta Paris Saint-Germainek jokatuko dute Txapeldunen Ligako finala igande honetan, 21:00etan, Lisboako Da Luz Estadioan. Talde alemaniarrak bere seigarren Championsa irabazi nahi du; talde frantziarrarentzat, aldiz, bere historiako lehena izango litzateke.

Bi talde hauek izan dira txapelketa honetako onenak, emaitzei zein jokoari dagokienean. COVID-19 koronabirusaren pandemiak eragindako geldialdiaren aurretik indartsuenak izan ziren, baita txapelketa berriz hasi zenean ere.

PSGk Borussia Dortmund kanporatu zuen final-zortzirenetan; joaneko neurketan 2-1 galdu zuen, baina itzulerakoan buelta emaitza irauli zuen 2-0 irabazita. Final-laurdenetan, Atalantaren aurka sufritutako garaipena (1-2) lortu zuen, galtzen hasi eta azken hamar minutuetan bi gol sartu ostean. Finalerdietan, aise nagusitu zen Leipzigen aurka (0-3).

Bestalde, Bayernek Chelsea kanporatu zuen final-zortzirenetan. Joaneko neurketa geldialdiaren aurretik jokatu zen, eta 0-3ko emaitzarekin nagusitu ziren alemaniarrak. Itzulerako lehia geldialdiaren ostean jokatu zen, eta Bayernek 4-1 irabazi zion Chelseari. Final-laurdenetan garaipen historikoa lortu zuen Bartzelona 2-8ko emaitzarekin jipoituta. Azkenik, finalerdietan, aise nagusitu zen Olympique Lyonen aurka (0-3).

Ustezko hamaikakoak:

PSG: Rico; Kehrer, Thiago Silva, Kimpembe, Bernat; Verratti, Marquinhos, Herrera; Di Maria, Neymar, Mbappe.

Bayern Munich: Neuer; Kimmich, Boateng edo Süle, Alaba, Davies; Goretzka, Thiago; Gnabry, Müller, Perisic; Lewandowski.

Zelaia: Da Luz de Lisboa.

Epailea: Daniele Orsato (Italia).

Ordua: 21:00etan.