Txapeldunen Liga
E, F, G eta H multzoak
Txapeldunen Liga: Bartzelonak multzoko talde ahulena du aurkari
Erredakzioa
Valentziak garaipena behar du Bayer Leverkusenen aurka sailkatzeko aukerak izaten jarraitzeko. Partida aipagarriena Olympique Marsellak eta Arsenales jokatuko dutena da.
-
Bartzelonak beste garaipen bat nahi du. Argazkia: EFE
Asteazken honetan jokatuko dute Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldia E, F, G eta H multzoetako taldeek.
Bartzelonak multzoko talde ahulena izando du aurkari Camp Noun, Viktoria Plzen. Blaugranek ez lukete arazorik izan beharko garaipena lortzeko. Partida hau zuzenean ikusi ahalko da eitb.com-en eta ETB-1en. Multzo honetako beste partida Milanen eta Bate Borisoven artekoa izango da.
Valentziak aurkari zailagoa izango du. Emeryren mutilek garaipena behar dute Bayer Leverkusenen aurka. Bestalde, multzo honetako liderra den Chelseak Genken aurka jokatuko du.
Jardunaldi honetako partida azpimarragarrienetakoa Frantzian jokatuko dute Olympique Marsellak eta Arsenalek.
Asteazken honetako partida guztiak:
20:45 FC Shakhtar Donetsk - FC Zenit
20:45 FC Porto - Apoel FC
20:45 Bayer 04 Leverkusen - Valencia CF
20:45 Chelsea FC - KRC Genk
20:45 Olympique de Marseille - Arsenal FC
20:45 Olympiacos FC - Borussia Dortmund
20:45 AC Milan - FC BATE Borisov
20:45 FC Barcelona - FC Viktoria Plzen