Itxi

Txapeldunen Liga

Laugarren jardunaldia

Vila-real eta Real Madril: helburu desberdineko partidak

Erredakzioa

Vila-real-Manchester City, asteazkenean zuzenean ETB1-en eta eitb.com-en, 20:45etik aurrera.

  • Vila-real-Manchester City. Argazkia: EFE

    Vila-real-Manchester City. Argazkia: EFE

Asteazken honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldiko beste partidak, A, B, C eta D multzokoak. Norgehiagoken artean nabarmentzekoak dira Vila-real-Manchester City eta O. Lyon-Real Madril.

Vila-real- Manchester City 20:45 Madrigalen

Castelloko taldeak bere lehen garaipena lortzea espero du Txapeldunen Ligako ligaxkan, final zortzirenetara heltzeko edo behintzat Europa Leaguerako klasifikazioa lortzeko. Ez da partida erraza izango, Manchester City bere izar guztiekin joango baita, sailkatzea helburutzat. Partida hau azteazkenean zuzenean ETB1-en eta eitb.com-en 20:45etik aurrera egongo da ikusgai.

Bayern Munich-Napoli 20:45 Allianz Arena

Alemaniako taldeak, A multzoko liderrak, final zortzirenetarako sarrera lortu nahi du Napoliren kontra. Italiako taldeak, berriz, punturen bat lortu nahi du Municheko zelaian.

Trabzonspor-CSKA Mosku 20:45 Huseyin Avni Aker

Turkiako taldeak, aurreko jardunaldian CSKA-ren kontra izandako porrota dela eta, mendekua hartu nahi du Errusiako taldearen aurka. Bi taldeek 4 puntu dituzte eta horregatik ezinbesteko partida izango da hau.

Inter Milan- Lille 20:45 Giuseppe Meazza zelaia

Inter Txapeldunen Ligaz baliatuko da Calcion daraman egoera txarra ahazteko. Italiako taldea bere multzoko liderra da eta Lilleren kontra arituko da final zortzirenetarako sarrera lortzeko.

Benfica- Basilea 20:45 Estádio da Luz

Portugaleko taldeak, bere multzoko lider harrigarria 7 punturekin, bere klasifikazioa lortu nahi du Suitzako taldearen kontra. Basileak, berriz, ezustekoa eman nahi du.

Manchester United- Otelul Galati 20:45 Old Trafford

“Deabru gorriek” C taldeko agintea hartu nahi dute, hainbat porrot izanez gero. Otelul Galatiren kontra arituko dira, oraindik partidarik irabazi ez duen taldea.

O. Lyon- Real Madrid 20:45 Stade Gerland

Madrileko taldeak D multzoko lehen postua mantendu nahi du O. Lyonen aurka. Mourinhoren jokalariak liderrak dira 9 punturekin eta sailkatzea lehenbailehen lortu nahi dute taldeari atsedena emateko.

Ajax- Dinamo Zagreb 20:45 Amsterdam Arena

Holandako taldeak D multzoko bigarren postuan jarraitu nahi du eta horretarako ezinbestekoa suertatzen da Dinamo Zagrebi irabaztea. Ajaxek eta O. Lyonek 4 puntu dituzte eta horregatik ezinbesteko partida izango da bientzat.