Itxi

Txapeldunen Liga

Txapeldunen Liga

Messik 200. gola sartu du Barçaren elastikoarekin

Erredakzioa

Pozik agertu zen argentinarra partidaren amaieran. Valdesek, bestalde, Miguel Reinaren marka gainditu zuen atean: 824 minutu daramatza golik jaso gabe.

  • Leo Messi. Argazkia: EFE

    Leo Messi. Argazkia: EFE

Bartzelonak 4-0 hartu zuen mendean Viktoria Plzen taldea Messiren hat-trickarekin. Argentinarra pozik agertu zen partidaren amaieran. "Esperientzia polita da Txapeldunen Ligan hiru gol sartzea. Oso pozik nago horregatik eta baloia etxera eramatea beti da seinale ona", esan zuen.

Aurrelariak 200. gola sartu zuen Barçaren elastikoarekin eta Victor Valdesek Miguel Reinaren marka gainditu zuen atean. Atezainak 824 minutu daramatza golik jaso gabe.