Itxi

Txapeldunen Liga

Juventus vs Dinamo Kiev

Stéphanie Frappart, Txapeldunen Ligako partida bat zuzenduko duen lehen emakumezkoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Epaile frantziarra arduratuko da asteazken honetan Juventusen eta Dinamo Kieven arteko lehian arbitro-lanak egiteaz.

  • Stéphanie Frappart arbitro frantziarra.

    Stéphanie Frappart arbitro frantziarra. Argazkia: EFE

Stéphanie Frappart frantziarra izendatu du UEFAk asteazken honetan Juventusek eta Dinamo Kievek elkarren artean jokatu behar duten partida zuzentzeko, eta, hartara, gizonezkoen Txapeldunen Ligako norgehiagoka bat zuzentzen duen lehen emakumezkoa izango da.

Horrenbestez, epaile frantziarrak, 2019ko emakumezko epailerik onenaren izendapena jaso zuenak, historia egiten jarraituko du futbolean, Granadaren eta Omonia Nicosiaren arteko Europa Ligako partida zuzendu eta astebetera (2-1).

Frappartek 36 urte ditu, eta 2019ko abuztuan Liverpoolen Chelsearen arteko Europako Superkopa zuzendu zuen. Horrez gain, Europa Ligako atariko norgehiagoka bat (Djurgarden vs Europa) ere epaitu du, baita txapelketa bereko Leicester vs Zorya lehia ere.