Publizitatea
Itxi

2020/12/09

01:25

Txapeldunen Liga

6. jardunaldia

Juventusek Bartzelona mendean hartu du eta multzoko lehen postua lapurtu dio

eitb.eus

Talde italiarrak 0-3ko emaitzarekin irabazi du. Lazio eta Leipzig final-zortzirenetan dira. PSG-Basakheir partida asteazken honetan amaituko da atzeratu egion baita irain arrazistengatik.

  • Cristiano Ronaldo

    Cristiano Ronaldo, Barçari sartudion bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Txapeldunen Ligako multzoen faseko seigarren jardunaldiko norgehiagokak jokatu dira astearte honetan, konkretuki, E, F, G eta H multzoetako taldeak aritu dira lehian.

Jardunaldiko partida handian Juventusek Bartzelona mendean hartu du (0-3) eta G multzoko lehen postua lapurtu dio. Cristiano Ronaldok bi gol sartu ditu, eta nagusi izan da Messiren aurkako lehian. Dinamo Kievek irabazi egin dio Ferenvarosi (1-0) eta Europa Ligan jokatuko du.

Gaueko albiste txarra Parisen eman da. PSG-Istanbul Basaksehir partida eten egin behar izan da, ustez, laugarren epaileak Webori eskaini dizkion irain arrazistengatik eta asteazken honetan amaituko da neurketa epaile talde berri batekin. H multzoko beste neurketan, Leipzigek final-zortzirenetarako txartela lortu du Manchester Unitedi irabazita (3-2).

F multzoan Lazio izan da hurrengo fasera sailkatzea lortu duena, Brujasekin berdindu (2-2) ostean. Belgikarrek Europa Ligarako txartela eskuratu du. Multzoko lider moduan aurrera egingo duen Borussia Dortmundek irabazi egin dio Zeniti (1-2).

Bestalde, Chelsea final-zortzirenetan egongo da E multzoko lider gisa eta Sevilla multzoko bigarren sailkatu bezala. Hau jakina zen, baina Sevilla nagusi izan da Rennesen aurka (1-3) eta Krasnodarrek bana berdindu du Chelsearen kontra (1-1). Talde errusiarrak Europa Ligara sailkatzea lortu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena