Txapeldunen Liga
E, F, G eta H multzoak
Txapeldunen Liga: Barçak Milan garaitu eta Valentziak Genk jipoitu du
A.B.
Erredakzioa
Talde katalanak 2-3ko emaitzarekin garaitu du San Siron eta Emeryk zuzentzen duen taldeak 7-0 irabazi die belgikarrei. APOELek final-zortzirenetarako sailkapen historikoa lortu du
Asteazken honetan Txapeldunen Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partidak jokatu dira. Lehian aritu direnak E, F, G eta H multzoetako taldeak izan dira.
Jardunaldiko partida handienean Bartzelonak 2-3 irabazi dio Milani San Siron eta talde katalank H multzoko lehen postua zihurtatu du. Milan psasko da final-zortzirenetara bigarren sailkatu gisa. Multzoko beste partidan Viktoria Plzenek 0-1 irabazi du BATE Borisoven aurka eta Plzen da orain hirugarren postuan 4 punturekin. BATE da azken sailkatua 2 punturekin.
Valentziak eman du jardunaldiko beste albisteetako bat. Mestallan 7-0 jipoitu du Genk eta Chelseak Leverkusenen aurka 2-1 galtzeak ere mesede egin die. Leverkusen da E multzoko liderra 9 punturekin, Chelsea bigarren postuan dago 8 punturekin eta inglesek beste punturekin Valentzia dago hirugarren postuan. Chelsea eta Valentzia elkarren aurka ariko dira abenduaren 6an Stanford Bridgen.
G multzoan lorpen historikoa eskuratu du Nikosiako APOELek. Txiprekoek 0-0 berdindu dute Zeniten aurka eta bermatuta dute final-zortzirenetarako txartela. Multzoko beste partidan Portok 0-2 irabazi dio jada kanporatuta dagoen Shakthar Donetski. APOEL da multzoko liderra 9 punturekin, Zenit da bigarren postuan 8 punturekin eta Porto da hirugarren sailkatua 7 punturekin. Portok eta Zenitek elkarren aurka jokatuko dute azken jardunaldian
Final-zortzirenetara multzoko lider moduan pasako den beste taldeetako bat Arsenal da. Ingelesek 2-1 irabazi dute Borussia Dortmunden aurka eta F multzoko lehen postua zihurtatu du (11 puntu). Multzoko beste partidan Olympiacosek 0-1 irabazi dio Olympique Marseilleri. Sailkapenean Marseille dago bigarren postuan 7 punturekin, Olympiacos hirugarren sailkatua da 6 punturekin eta Borussia Dortmundek betetzen du azken postua 4 punturekin.
E, F, G eta H multzoetako 5. jardunaldiko emaitzak:
18:00 FC Zenit 0 - 0 Apoel FC
20:45 FC Shakhtar Donetsk 0- FC Porto 2
20:45 Bayer 04 Leverkusen 2- Chelsea FC 1
20:45 Valencia CF 7- KRC Genk 0
20:45 AC Milan 2- FC Barcelona 3
20:45 Olympique de Marseille 0- Olympiacos FC 1
20:45 Arsenal FC 2- Borussia Dortmund 1
19:00 BATE Borisov 0-Viktoria Plzen 1