Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak

Gaur, Real Madril-Liverpool eta Manchester City-Dortmund

EITB MEDIA

Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko lehen partidak jokatuko dira.

  • Liverpoolek Madrilen jokatuko du

    Liverpoolek Madrilen jokatuko du

Real Madrilek eta Liverpoolek partida handia jokatuko dute gaur Alfredo di Stefano futbol-zelaian.

Bien artean 19 garaikur dituzte Txapeldunen Ligan beraz, goi mailako ikuskizuna espero da nahiz eta sasoian ez egon.

Ustezko hamaikakoak

Real Madril: Courtois; Varane, Nacho, Militao; Lucas Vázquez, Casemiro, Modric, Kroos, Mendy; Marco Asensio eta Benzema.

Liverpool: Alisson; Robertson, Kabak, Phillips, Alexander-Arnold; Thiago, Wijnaldum, Fabinho; Salah, Jota edo Firmino eta Mané.

Epailea: Felix Brych (GER).

Futbol-zelaia: Alfredo di Stéfano.

Ordua: 21.00

Gaurko beste final-laurdenean aurrez aurre Manchester City eta Borussia Dortmund eta izen bat protagonista, Erling Haaland. Norvegiako aurrelaria Europako talde guztiek nahi duten jokalaria da, eta Guardiolak ere nahi du.

Ustezko hamaikakoak

Manchester City: Ederson; Cancelo, Laporte, Dias, Walker; Rodrigo, Gündogan, De Bruyne; Sterling, Mahrez eta Gabriel Jesús.

Borussia Dortmund: Hitz; Mateu Morey, Can, Hummels, Guerreiro; Bellingham, Delaney; Hazard, Reus, Reyna; eta Haaland.

Epailea: Ovidio Hategan (ROM)

Futbol-zelaia: Etihad Stadium (Manchester)

Ordua: 21.00