Itxi

Txapeldunen Liga

FINALA

Chelsea, Txapeldunen Ligako garaile

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Thomas Tuchelen taldeak Manchester City garaitu du atsedenaldiaren atarian Kai Hervetzek sartu duen golari esker.

  • Chelsea, Txapeldunen Ligako txapelduna

    Chelsea, Txapeldunen Ligako txapelduna. Argazkia: EFE

Chelseak 2020/21eko Txapeldunen Liga irabazi du Oporton jokatu den finalean Manchester City garaitu ostean (0-1), Kai Havertzek atsedenaldiaren atarian sartutako golari esker.

Lehenengo zatian, Thomas Tuchelen taldeak aukera onenak izan ditu, batez ere Timo Werner jokalariak, baina Chelsea ez da markagailuan aurreratu 43. minutura arte, Kai Hervetzen golari esker. Hervetzek Ederson driblatu du, Mason Mounten pase bikainaren ondoren.

Bigarren zatian, Pep Guardiolaren taldea izan da nagusi, baina Cityk ezin izan du luzapena jokatzea lortu. Horrela, Chelseak bere bigarren Txapeldunen Liga eskuratu du. Lehendabizikoa 2012an irabazi zuen, Bayern Munichen aurka, Roberto Di Matteo entrenatzailearekin.

Fitxa teknikoa:

0 - Manchester City: Ederson; Zinchenko, Dias, Stones, Walker; Gündogan, De Bruyne (Jesus, 59. min), Silva (Fernandinho, 64. min); Sterling (Agüero, 77. min), Mahrez eta Foden.

1 - Chelsea: Mendy; Chilwell, Rudiger, Silva (Christensen, 38. min), James, Azpilicueta; Jorginho, Kante; Mount (Kovacic, 80. min), Werner (Pulisic, 66. min) eta Havertz.

Gola: 0-1, 42. min: Havertz.

Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz (ESP). Cityko Gündogani (35. min) eta Jesusi (88. min), eta Chelseako Rudigerri (57. min) erakutsi die txartel horia.