Txapeldunen Liga
Txapeldunen Liga
Zenit-Benfica eta Milan-Arsenal, asteazken honetako partidak
Erredakzioa
Errusiarren eta portugaldarren arteko lehia 18:00etan hasiko da. Italiarren eta ingelesen artekoa, aldiz, 20:45ean hasiko da San Siron eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du norgehiagoka.
-
Maxi Lopez, Milanen azken fitxaketa Calciko partida baten. Argazkia: EFE
Zenit-Benfica San Petesburgeko Petrovky zelaian jokatuko da arratsaldeko 18:00etan hasita. Hotza izango da nagusi lehia honetan. Errusiarrak denboraldiaurrearen azken txanpan daude eta portugaldarrak Javi Garciaren baja garrantzitsua izango dute.
20:45ean, San Siron AC Milan eta Arsenal arituko dira nor baino nor. Italiarrek Maxi lopez aurrelaria fitxatu dute eta hasieratik jokatuko ez duen arren minutu batzuk izan ditzake. Mikel Arteta euskal jokalaria ikusteko aukera izango dugu partida honetan eta bi aurrelari bikainen arteko lehia ere; Ibrahimovic vs Van Persie.