Txapeldunen Liga
Gaur 20:45ean
Europako bi txapeldun aurrez aurre Marseillan
Erredakzioa
Milango Interrek 'Calcion' duen bolada txarra ahaztu nahi du Marseillan. Neurketa zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue eitb.com-en eta ETB-1en.
-
Olympique Marseillaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Claudio Rainieriren mutilek atseden hartzeko egun bat gehiago izan dute kanporaketako lehen partida baino lehen, izan ere, ligako neurketa ostiralera aurreratu zuten. Etxean Boloniaren kontra 0-3 galdu zuten italiarrek.
Bestalde, Marseilla garaipena lortzen saiatuko da Didier Deschamps entrenatzailearen eskutik.
Ustezko hamaikakoak:
Marseilla: Steve Mandanda; Rod Fanni, Nicolas N'Koulou, Souleymane Diawara, Djimi Traore; Alou Diarra, Charles Kabore, Morgan Amalfitano; Mathieu Valbuena, Brandao, Andre Ayew.
Milango Inter: Julio Cesar; Maicon, Lucio, Andrea Ranocchia, Yuto Nagatomo; Javier Zanetti, Esteban Cambiasso, Andrea Poli; Wesley Sneijder; Giampaolo Pazzini, Diego Forlan.
Epailea: Cuneyt Cakir (TUR).
Estadioa: Stade Velodrome.
Ordua: 20:45.
Bayern Munichek St. Jakob-Park bisitatuko du eta bere bertsiorik onena berreskuratu beharko du Basilea gainditzeko. Suitzako taldeak txapelketako ezustekoa izaten jarraitu nahi du. Heiko Vogel Basileako entrenatzailea Bayernen harrobian hezitako prestatzailea da.
Ustezko hamaikakoak:
Basilea: Yann Sommer; Markus Steinhoefer, David Abraham, Aleksandar Dragovic, Park Joo Ho; Xherdan Shaqiri, Benjamin Huggel, Granit Xhaka, Fabian Frei; Marco Streller eta Alexander Frei.
Bayer Munich: Manuel Neuer; Rafinha, Jerome Boateng, Holger Badstuber, Philipp Lahm; Luiz Gustavo, David Alaba; Thomas Mueller, Toni Kroos, Franck Ribery; eta Mario Gomez.
Epailea: Nicola Rizzoli (ITA).
Estadioa: St. Jakob-Park.
Ordua: 20:45.