Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenetako buelta

Astearte honetan, Arsenal-Milan eta Benfica-Zenit

Erredakzioa

eitb.com-ek eta ETB1-ek Arsenal-Milan partidaren laburpena eskainiko dute 22.30etik aurrera.

  • Milan-Arsenal, joaneko partida. Argazkia: EFE

    Milan-Arsenal, joaneko partida. Argazkia: EFE

Astearte honetan Arsenal-Milan eta Benfica-Zenit partidak jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulikoan. Ingalaterrako taldeak kanporaketari buelta ematea du helburu joanekoaren 4-0ekoaren ondoren. Xede nekeza.

Ustezko hamaikakoak:

Arsenal: Szczesny; Sagna, Vermaelen, Koscielny, Gibbs; Song, Rosicky, Benayoun; Walcott, Gervinho edo Oxlade-Chamberlain eta Van Persie.

Milan: Abbiati; Abate, Mexes, Thiago Silva, Antonini; Nocerino, Van Bommel, Mesbah; El Shaarawy; Robinho, Ibrahimovic.

Futbol-zelaia: Emirates Stadium
Ordua: 20.45
Epailea:Damir Skomina

Benficak eta Zenitek hitzordu zirraragarria dute. Joaneko neurketan 3-2 nagusitu ziren errusiarrak, baina, hala ere, txartela lortzeko aukera nahiko dituzte portugaldarrak.

Ustezko hamaikakoa:

Benfica: Artur Moraes; Maxi Pereira, Luisao, Miguel Vitor, Emerson; Axel Witsel, Javi Garcia, Nicolas Gaitan, Nolito; Rodrigo, Oscar Cardozo.

Zenit: Vyacheslav Malafeyev; Alexander Anyukov, Domenico Criscito, Nicolas Lombaerts, Tomas Hubocan; Roman Shirokov, Viktor Faizulin, Konstantin Zyryanov, Igor Denisov, Vladimir Bystrov; Alexander Kerzhakov.

Epailea: Howard Webb
Futbol-zelaia: Da Luz.
Ordua: 20:45.

eitb.com-ek eta ETB1-ek Arsenal-Milan partidaren laburpena eskainiko dute 22.30etik aurrera.