Itxi

Txapeldunen Liga

Asteazken honetan Camp Noun

Bartzelona-Bayer Leverkusen partida arrisku handikotzat jo dute

Erredakzioa

Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulerako partida hau asteazken honetan 20:45ean jokatuko da Camp Noun.

  • Bartzelonak 1-3 irabazi zion Bayer Leverkuseni joaneko partidan. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulerako Bartzelona-Bayer Leverkusen partida arrisku handiko partidatzat jo du Biolentziaren, arrazismoaren, xenofobiaren eta intolerantziaren kontrako batzordeak.

Norgehiagoka Camp Noun jokatuko da astezken honetan eta 20:45ean hasiko da. Bartzelonak 1-3 irabazi zuen Alemanian jokatu zen joaneko partida.