Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenetako itzulikoa

Inter-Marsella eta Bayern-Basel, astearte honetan

Erredakzioa

Basileak 1-0 irabazi zuen joaneko partidan eta konfiantzarekin da. Beste partidan Marsellako taldea nagusitu zen, emaitza berdinarekin (1-0).

  • Inter Milan. Argazkia: EFE

    Inter Milan. Argazkia: EFE

Bayernek Basilea hartuko du astearte honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Basileak 1-0 irabazi zuen, etxean, joanekoan eta konfiantzarekin egingo dio aurre neurketari.

Ustezko hamaikakoak:

Bayern: Neuer; Lahm, Boateng, Badstuber, Alaba; Luiz Gustavo, Kroos; Robben, Müller, Ribery; eta Gomez.

Basilea: Sommer; P. Degen, Dragovic, Abraham, Steinhöfer; Shaqiri, Huggel, Xhaka, Stocker; Frei eta Streller.

Astearteko beste partidan Milango Interrek eta Marsellako Olinpiquek neurtuko dituzte indarrak. Ligan kaskar dabil bai bata eta bai bestea eta horregatik txapelketa honetan dituzte jarrita aurtengo itxaropen eta ilusio guztiak.

Joaneko partidan frantziarrak nagusitu ziren Ayer jokalariak luzapenean sartutako golari esker (1-0).

Ustezko hamaikakoa:

Inter Milan: Julio Cesar; Maicon, Lucio, Samuel, Nagatomo; Zanetti, Stankovic, Cambiasso; Sneijder; Milito, Pazzini.

Olympique de Marsella: Mandanda; Azpilicueta, Diawara, Nkoulou, Morel; Mbia, Diarra; Amalfitano edo Cheyrou, Valbuena, Ayew; Remy

eitb.com-ek eta ETBk-k partiden laburpen bat eskainiko dute astearte honetan 22:30etik aurrera.