Itxi

Txapeldunen Liga

Astearte honetan, 20:45ean

Bosgarren finalerdia jarraian jokatu nahi du Barçak Milan kanporatuta

Erredakzioa

Bartzelona arrakasta berri baten atarian dago eta kanporaketa gaindituta errekor berri bat hautsiko luke. Baina horretarako denboraldiko Milanik sendoena gainditu beharko du.

  • Milan-Bartzelona (0-0) partidako irudia, kanporaketako joanekoa. Argazkia: EFE

    Milan-Bartzelona (0-0) partidako irudia, kanporaketako joanekoa. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako bosgarren finalerdia jarraian jokatu nahi du Bartzelonak, baina horretarako denboraldiko Milanik sendoena gainditu beharko du, iragan astean San Siron jokatutako partida parekatua horren lekuko.

Bartzelona arrakasta berri baten atarian dago eta kanporaketa gaindituta errekor berri bat hautsiko luke, izan ere, Milan kanporatuta Txapeldunen Ligako bosgarren finalerdia jarraian jokatuko luke. Azken zazpi urteetan seigarren finalerdia luke Bartzelonak. Zazpi urte horietan hiru Txapelketa lortu dituzte kataluniarrek.

Milani aurre egiteko Guardiolak gizon guztiak jokatzeko prest ditu. Cesc Fabregasek azken neurketak ez ditu jokatu sorbaldan arazoak zituelako. Xavi Hernandez bigarren zatian zelairatu zen Athleticen aurkako partidan, giharretan arazoak zituelako.

Joaneko norgehiagokako 0-0ekoa oso arriskutsua da, baina Bartzelonak erasora joko du hasieratik. Hala ere, atzealdea oso ondo zaindu beharko du Milanek gola egiteko gutxi behar baitu. Txapeldunen Ligako lehen fasean, Milanek aurrea hartu zuen Camp Noun, lehen minutuan Patok gola sartu zuen Bartzelonaren hanka-sartze kolektibo bat aprobetxatuta.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Valdes; Alves, Mascherano, Pique, Puyol; Xavi, Busquets, Iniesta; Alexis, Messi eta Pedro.

Milan: Abbiati; Abate, Nesta, Mexes, Antonini; Ambrosini, Nocerino, Seedorf, Boateng; Ibrahimovic eta Robinho.

Epailea: Björn Kuipers (Holanda).

Estadioa: Camp Nou

Ordua: 20:45ean

Bayern Munich-O. Marseilla

Bestalde, Txapeldunen Ligako finalerdietara sailkatzeko aukera aparta du Bayern Munichek, izan ere, joaneko neurketan 0-2 mendean hartu zuen O. Marseilla Frantzian. Gainera, Bavariako taldea emaitza bolada ezin hobean heldu da norgehiagokara.

Ustezko hamaikakoak:

Bayern; Neuer; Lahm, Boateng, Badstuber, Alaba; Kroos, Luiz Gustavo; Robben, Müller, Ribery; eta Gomez.

Marseilla: Mandana; Azpilicueta, Fanni, Nkoulou, Morel; Mbia, Benoit Cheyrou, M. Amalfitano, Valbuena, A. Ayew; Remy.

Epailea: Svein Oddvar Moen (NOR)

Estadioa: Allianz Arena

Ordua: 19:45ean